XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beroa eta egoera aldaketak

Beroari esker gertatzen dira egoera aldaketa edota gorputz bat beste egoera batera iragatea.

Solido batek, izotzak adibidez, behar duen beroa jasotzen duenean, likido egoera har dezake.

Aldian-aldian tenperatura hartuko bazenio, izotza urtzen hasten denean tenperaturak ez duela aldaketarik jasaten ikusiko zenuke.

Eta horixe da izotzaren fusio-tenperatura.

Fusio-puntua substantzia bakoitzaren propietate bereizgarrietako bat da eta, beraz, substantzia motak bereizteko baliogarria da.

Hala, izotzaren fusio-puntua 0 ¡C-koa da, zilarrarena 961 ¡C-koa, kanforrarena 176 ¡C-koa, etab.

Substantzia baten fusio-puntua eta solidapen-puntua bat datoz.

Demagun orain urak, likido egoeran dagoela, beroa jasotzen jarraitzen duela.

Tenperatura igo egingo litzateke, azkenean irakiten hasi arte, eta ura lurrundu egingo litzateke.

Eta momentu horretan hartzen duen tenperaturari irakite-puntua deitzen zaio.

Tenperatura hau mantendu egiten da egoera aldaketak dirauen bitartean.

Substantzia bakoitzak irakite-puntu zehatz bat du.

Uraren irakite-puntua 100 ¡C-koa da, merkurioarena 375 ¡C-koa, alkoholarena 78,5 ¡C-koa, etab.

Substantzietan, irakite-puntua eta kondentsazio-puntua bera da.

Ura

Alkohola

Baso bat ur eta baso bat alkohol elkarrengandik bereizteko, bero itzazu urez beteriko ontzi batean.

Bakoitzaren irakite-puntuagatik jakingo duzu zein den alkohola eta zein ura.

Urak 100 ¡C-ra irakiten du eta alkoholak, berriz, 78,5 ¡C-ra.

1 Celsius eskalako 0 gradu Kelvin eskalako 273 gradu badira, Celsius eskalako 10 ¡C Kelvin eskalako zenbat izango dira?

2 Egoera aldaketa gertatzen ari den momentuan gorputz baten tenperaturak zein ezaugarri ditu?